2009/06/09

ANDY WARHOLEN ANTZERA!!!


Andy Warhol 1928ko abuztuaren 6an jaio zen eta 1987ko otsailaren 22an hil zen.

Andy Warhol artista, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950ko hamarkadan.

XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek.